ENPRESAKO OSASUN ETA ONGIZATEARI BURUZKO BERRIKUNTZA-PROZESU PARTEKATUA

Getxoko enpresa garrantzitsuek, eremu honetan diharduten EmakumeEkin-eko kideek eta Getxoko Udaleko zenbait erakundek parte hartuko dute.

Zerk egiten du berezi Getxo Wellness Hub?

1.

Lan-osasunari genero ikuspegitik heltzen dio, garatutako ideiek emakumeei eta gizonei euren lanetan lagun diezaieten.

2.

Emaitzarik onenak lan-ongizatearekiko konpromisoaren bitartez lortzen diren uste osoarekin, enpresetan ideia osasungarriak ezartzera bideratutako proiektua da.

3.

Ekimena berritzailea da muinean eta azalean, ezagutza partekatu eta ideiak abian jartzea errazten duten metodologia sortzaileak erabiltzen baitira.

EmakumeEkinen proiektua da, Getxoko udalaren laguntzarekin, prozesuan zehar ere era aktiboan parte hartuta bertan egongo baita udala.

EmakumeEkin 80 enpresari baino gehiago dituen emakume ekintzaileen elkartea da. Getxon presentzia nabarmena du eta proiektu honen bitartez “enpresa handietan diharduten pertsonek eta gure kideek elkar suspertu, gogoetarako espazioak partekatu eta komunikazio zubi oparoak eraiki ditzaten” nahi du.

Gainera, Getxo Wellness Hub-ek enpresa handian ere pizten du jarrera ekintzailea. EmakumeEkin-entzat “ekimenak barne-ekintzailetza pizten du, parte hartzen duten erakundeetako giza baliabideetako arduradunak ongizate inklusiboaren balioa erantsiko duten proiektu berriak jorratzera bultzatuko baititu”.

Nahi duguna:

^

Lan giro eta ingurunean bikaintasuna lortzearren lanean ari diren erakundeak energia ekintzailearekin hauspotu.

^

Berdintasunezko ongizatearekiko konpromisoari esker enpresak sendotu daitezen lagundu.

^

Kideen arteko lankidetza erraztu.

^

Enpresa handietan, motibazioa eta beharrezko tresnak emanda, barne-ekintzailetza proiektuen garapena bultzatu.

^

Lan-ongizateari dagokionez gogoeta-ekintza zubiak sortu.

^

Emakumeak buru dituzten enpresek lan-osasunaren eremuan egiten duten lana ezagutarazi.

getxo wellness hub

Zer onura dakar Getxo Wellness Hub-ek?

Osoko ongizatearen eremuan diharduten enpresa-kideentzat…

Erreferentzia diren enpresen beharrizan zehatzak zuzen-zuzenean ezagutzeko aukera.

Kalitatezko networkinga sendotu eta euren enpresak era naturalean posizionatzeko bidea.

Oraingo eta geroko bezero-zorroarentzat hobeto bideratutako zerbitzuak eskaintzeko laguntza.

Zerbitzu osoagoak eskaini ahal izateko beste ekintzaile batzuekin sinergiak sortzea.

Enpresa handietako partaideentzat…

Ideia berri eta baliozkoak lortzean, lan-osasunaren planetan garapena.

Lan-osasuna eta -ongizatea genero ikuspegitik jorratzea, emakume eta gizonen arteko aukera berdintasuna lortzeko.

Bestelako ikusmoldeak txertatu eta lankidegoa eratzen duten pertsonen beharrizan errealentzako erantzun egokiagoak zehaztea.

Euren erakundeen erronkentzat aukera berriak zabalduta, egiteko eran berritzea.

Amaierako saio irekian parte hartzen duen komunitate osoarentzat…

Programa interesgarri baten ondorioak eta ikaskuntzak zuzenean ezagutzeko abagunea.

Osasuna + enpresa + generoa ikuspegi anitzetatik jorratzeko aukera.

Nork bere erakundean ikaskuntzak aplikatzea.

logo-sener
logo-hayotraformademediacion
logo-oesia
logo-sira antolin
logo-coaching factory
logo-funts-project

Zeintzuk dira Getxo Wellness Hub-en faseak?

1-getxowellnesshub

URRIAK 18

BEHARRIZANAK ZEHAZTEA

Oinarriak ezarri eta erronkak zehaztu

Lankidetza suspertzen duen giroa eratzearren arituko gara eta enpresa ekosistema osasungarria sortzen lagunduko digun ezagutza partekatuko dugu.

Partaide guztien artean marraztuko dugu egungo egoera, nahiko genukeena eta heldu beharreko erronken mapa grafikoa sortuko dugu.
Enpresa bakoitzak bere erronka aukeratuko du.

2-getxowellnesshub

AZAROAK 15

SORMENA PIZTEA

Erronkentzako baliozko irtenbideak sortzea

Ideiak sortzeko saioari helduko diogu, planteatutako erronka bakoitzarentzat irtenbide berritzaileak suspertuko dituzten talde-sormenerako teknikak erabilita.

Enpresen ordezkaritzat parte-hartzen duten pertsonen irizpideetatik, erakunde bakoitzaren errealitateari hobeto egokitzen zaizkion ideiak ebaluatu eta iragazi ahal izango ditugu.

3-getxowellnesshub

ABENDUAK 13

GOGOETA EGIN ETA PARTEKATZEA

Gogoeta egin eta bizitakoa partekatzea

Saioak bi atal bereizi izango ditu. Lehenengo atala –programako partaideentzat soilik– hasierako prototipoa moldatzeko ikaskuntzak partekatuko dira (learning launch).

Bigarren atala – gaian interesa duten guztientzat zabalik – lan ekosistema osasungarria eraikitzeko beste enpresetara estrapolatu daitezkeen eta esperientzian oinarritutako gakoak aurkeztuko ditugu.

1-getxowellnesshub
2-getxowellnesshub
3-getxowellnesshub

URRIAK 18

BEHARRIZANAK ZEHAZTEA

Oinarriak ezarri eta erronkak zehaztu

Lankidetza suspertzen duen giroa eratzearren arituko gara eta enpresa ekosistema osasungarria sortzen lagunduko digun ezagutza partekatuko dugu.

Partaide guztien artean marraztuko dugu egungo egoera, nahiko genukeena eta heldu beharreko erronken mapa grafikoa sortuko dugu.
Enpresa bakoitzak bere erronka aukeratuko du.

AZAROAK 15

SORMENA PIZTEA

Erronkentzako baliozko irtenbideak sortzea

Ideiak sortzeko saioari helduko diogu, planteatutako erronka bakoitzarentzat irtenbide berritzaileak suspertuko dituzten talde-sormenerako teknikak erabilita.

Enpresen ordezkaritzat parte-hartzen duten pertsonen irizpideetatik, erakunde bakoitzaren errealitateari hobeto egokitzen zaizkion ideiak ebaluatu eta iragazi ahal izango ditugu.

ABENDUAK 13

GOGOETA EGIN ETA PARTEKATZEA

Gogoeta egin eta bizitakoa partekatzea

Saioak bi atal bereizi izango ditu. Lehenengo atala –programako partaideentzat soilik– hasierako prototipoa moldatzeko ikaskuntzak partekatuko dira (learning launch).

Bigarren atala – gaian interesa duten guztientzat zabalik – lan ekosistema osasungarria eraikitzeko beste enpresetara estrapolatu daitezkeen eta esperientzian oinarritutako gakoak aurkeztuko ditugu.

Azken saioan, Juliet Hassard dk. (Centre for Sustainable Working Life, Birkbeck College, University of London) eta Sarah Copsey (EU-OSHA, Laneko Segurtasun eta Osasunerako Europar Agentzia) izango ditugu. Euren hitzaldiak enpresa, osasuna eta genero ikuspegiari buruzkoak izango dira. Gaian interesa duenak, landutakoa zuzenean ezagutu eta, arlo honetan, perspektiba heda dezan.

Programak dirauen artean eta aurrez aurreko saioen tarteetan, Getxo Wellness Hub-ek elkarrizketa jarraitu ahal izateko espazio digitala du, LinkedIneko talde bezala. Bide honek partaideen artean erraztu egiten ditu konexioa, elkarrizketa eta gogoeta, bibliografia eta interesdun irakurgaien elkar-trukea, hau da, ideia berriak sortu eta garatzea bideratzen duen material erabilgarria.

Jar zaitez Getxo Wellness Hub taldearekin harremanetan

Abenduaren 13ko saio irekian parte hartu nahi duzu?


Izen-ematea dohainik [LINK Evenbrite]

Hurrengo edizioak, Wellness Hub aurrera doa.


Interesik al duzu zure hirian Wellness Hub bat egin dadin? Zure komunitatean jarduten duten enpresekin lotura estuagoak izan nahi dituen udal edo mankomunitatea zara? Enpresa handia zara eta hurrengo edizioan parte hartu nahi duzu?

Jar zaitez EmakumeEkin-ekin harremanetan!
T: 664 45 72 34
@: hablamos@emakumeekin.org